13/10/2025
👹MARRUMAKA HAU ZEN👹
Duela urte bat, Sarako Lezeetako zuzendaritzak erronka handi bat luzatu zigun: asteburu osoko ekitaldi bat elkarlanean antolatzea gure herriko toki ikoniko honetan,.
Proposamen xorabiagarria zen dudarik gabe, publiko guziei zuzendutako programa integral bat imajinatzea eskatzen baitzuen, babestu behar den leku batean.
Urte bat geroago, Marrumaka bi egunez iragan zen Lezean, eta geroztik burura datorkigun hitza hau da: eskerrak.
Lehenik, milaka urteko gune honetako biztanle ikusgai eta ikusezinentzat esker ona, gure bisita onartu baitzuten.
Bigarrenik, eskerrak momentu magiko guzi horiek partekatzera etorri ziren publiko orori, fidelak edo etorri berriak, elkarrekin besta muntatu dugulako ingurumena errespetatuz.
Eta, noski, esker ona ekitaldi ezohiko honetan parte hartzeko gomita onartu zuten artistei.
15 urteko abentura horretan, gero eta proiektu eroago bakoitzean laguntzen segitzen gaituzten laguntzaileei 100000 esker :-)
Eta azkenik, Sarako Lezeetako talde guziari, gugan eta zuengan eman duten konfiantzagatik. Haiei esker orain Lezearen energiaz beterik gira neguari aurre egiteko.
Hau guziagatik, milesker eta zorionak deneri.
Orain utz dezagun Behigorri berriz loak hartzen eta laster arte... agian!