16/09/2026
‼️ 𝗜𝗥𝗔𝗚𝗔𝗥𝗣𝗘𝗡𝗔 • 𝗔𝗡𝗨𝗡𝗖𝗜𝗢 ‼️ Azaroak 28 larunbata
💥 BENGO
💥 TATTA
Sarrerak • Entradas: www.jimmyjazzgasteiz.com
Tattak 2lati2 aurkezten du, Denso ekoizlearekin batera sortutako bere bigarren estudioko diskoa. Bere ibilbide artistikoan aurrerapauso bat den lana da, etiketen gainetik d**oen soinu-unibertso propioa eraikitzen duena, euskarari eta bere nortasunari uko egin gabe. Oholtza gainean, lan berri hau zuzeneko ikuskizun berritu bihurtzen da: aberastasun musikal handiagoa eta proposamen bisual zainduagoarekin.
______
BENGO izenaren atzean Aitor Bengoetxea musikaria d**o. Erritmo urbanoak eta kaleko kultura fusionatzen ditu letra hurbil eta benetakoekin. Abeslari, konpositore eta breakdance dantzaria, publiko gaztearekin konektatzen du energia eszeniko eta estilo propioaren bidez.
2021. urtean ‘4 Taupada’ bere lehen EPa kaleratu zuen eta 2022. urtean hainbat abesti argitaratu zituen plataforma digitaletan.
2023ko hasieran kaleratu zuen ‘Bizirik’ lehen diskoa, zortzi abestiz osatua. Lan hau aurrekoa baino anitzagoa da eta argitaratu ondoren Euskal Herriko hainbat jaialdi, antzoki eta txokotan ikusi genuen. Urte berean “Artista gazte onena” izendatu zuten Gaztea Sarietan.
2024ko azaroan ‘Belharra’ bere bigarren diskoak ikusi zuen argia.“Beste behin” singlearekin Top Gaztearen lehen postura iritsi zelarik eta 2025ean ‘Belharra Tour’ izeneko birarekin zuzenekoak eskaintzen egon zen eta Euskal Herritik kanpora lehen kontzertuak eman zituen Madril eta Bartzelonan.
2026ean hainbat single kaleratuko ditu, udazkenean argitaratuko duen hurrengo albumaren aurrerapen gisa. Zuzenekoak eskaintzen jarraituko du, horien artean Paris, Bogota eta Mexiko Hiria bezelako hirietan.
Tattak 2lati2 aurkezten du, Denso ekoizlearekin batera sortutako bere bigarren estudioko diskoa. Bere ibilbide artistikoan aurrerapauso bat den lana da, etiketen gainetik d**oen soinu-unibertso propioa eraikitzen duena, euskarari eta bere nortasunari uko egin gabe. Oholtza gainean, lan berri hau zuzeneko ikuskizun berritu bihurtzen da: aberastasun musikal handiagoa eta proposamen bisual zainduagoarekin.
____________
Tatta presenta 2lati2, su segundo álbum de estudio, crea