Eztanda Jaialdia

Eztanda Jaialdia Entzun Duzu Zarata?

OHAR GARRANTZITSUASarreren itzulketa sistema.
02/06/2026

OHAR GARRANTZITSUA

Sarreren itzulketa sistema.

Eztanda Jaialdia.📋Oharra / Comunicado.
20/05/2026

Eztanda Jaialdia.

📋Oharra / Comunicado.

⛺️Eztanda akanpalekua!⛺️Eztanda jaialdian akanpaleku zerbitzua eskeiniko da. Informazio guztia estekan topatuko duzue. B...
19/05/2026

⛺️Eztanda akanpalekua!⛺️

Eztanda jaialdian akanpaleku zerbitzua eskeiniko da. Informazio guztia estekan topatuko duzue. Bizkor ibili akanpaleku bonoak agortu aurretik!

🎟️Sarrerak biografiako estekan!

💥 𝗧𝗛𝗘 𝗙𝗟𝗔𝗠𝗘 𝟲𝟵 💥Oi! baino askoz gehiago! The Flame 69 Oi! eta Punk Rocka taldeak beren nortasun eta izaeragatik bereizte...
19/05/2026

💥 𝗧𝗛𝗘 𝗙𝗟𝗔𝗠𝗘 𝟲𝟵 💥

Oi! baino askoz gehiago! The Flame 69 Oi! eta Punk Rocka taldeak beren nortasun eta izaeragatik bereizten ziren espiritu askeago horretara eramateko ideiarekin jaio zen.
Grabazioetan, entseguetan eta zuzenekoetan eskarmentu handia duten hiru lagunek osatzen dute taldea. Beren ibilbide laburrean, Berlingo Punk & Disorderly edo St. Pauliko MOi!n It’s Hamburg bezalako jaialdi garrantzitsuetan jo dute dagoeneko, penintsula barruan zein kanpoan (Portugal eta Euskal Herria barne) emandako kontzertuez gain. Euren soinua
punk rock/Oi! melodiko eta biziagatik nabarmentzen da, generoaren ohiko gaietatik hasi eta
letra pertsonal edo aldarrikapen sozialetaraino.

Zuzeneko indartsu eta dibertigarriarekin, ez
dute inor epel utziko!

🎟 Sarrerak biografiako estekan!

17/05/2026

⚠️ EZTANDA gero eta gertuago… eta sarrerak hegan doaz.
Ekainaren 5 eta 6an, Urdulizko Futbol Zelai Zaharra rock and rollaren eztanda bihurtuko da. 🔥
🎟️ Oraindik ez baduzu zure sarrera hartu, mugitu. Azken txanpan gaude eta aforoa mugatua da.
👉 Hartu zure sarrera ORAIN eta ez geratu kanpoan.
-------------------------------------------
⚠️ EZTANDA ya está a la vuelta de la esquina… y las entradas están volando.
Los días 5 y 6 de junio, el antiguo campo de fútbol de Urduliz se convertirá en una auténtica explosión de rock and roll. 🔥
🎟️ Si todavía no tienes tu entrada, date prisa. Estamos en la recta final y el aforo es limitado.
👉 Pilla tu entrada AHORA y no te quedes fuera

💥 𝗧𝗛𝗘 𝗕𝗔𝗗 𝗖𝗛𝗢𝗜𝗖𝗘 💥Algortako kaskamotz mugimenduaren lau lagun beteranok osatutako proiektu berria dugu hau! Madskins, Sm...
17/05/2026

💥 𝗧𝗛𝗘 𝗕𝗔𝗗 𝗖𝗛𝗢𝗜𝗖𝗘 💥

Algortako kaskamotz mugimenduaren lau lagun beteranok osatutako proiektu berria dugu hau! Madskins, Smoking Barrels edo Aukera Okerran ibilitako eskarmentu handiko musikariak elkartu dira indarrak batzeko eta oholtza gainean dena emateko.
Beren ibilbide luzeko esperientzia guztia taularatuko dute Urdulizen, jarrera eta benetako kaleko soinuarekin giroa berotzeko prest. Eztanda Jaialdian argi utziko dute beteranoek zeresan handia dutela oraindik eta indarra ez dela urteen poderioz galtzen. Zuzeneko
kementsua eta garbia espero dugu!

🎟 Sarrerak biografiako estekan!

13/05/2026

💥 𝗞𝗔𝗟𝗘𝗞𝗢 𝗨𝗥𝗗𝗔𝗡𝗚𝗔𝗞 💥

80ko hamarkadako Oi! eta Rock & Roll soinua gaurkotu duen Bergarako talde mitikoa. Ukabilak gora eta eztarriak urratu arte abesteko benetako himnoak ekarriko dizkigute.

🎟 Sarrerak biografiako estekan!

💥 𝗦𝗨𝗔 💥SUA, Maruri (Bizkaia) herriko rock alternatiboko taldea, indarrez dator berriro.Post-punkaren energia gordina eta...
13/05/2026

💥 𝗦𝗨𝗔 💥
SUA, Maruri (Bizkaia) herriko rock alternatiboko taldea, indarrez dator berriro.
Post-punkaren energia gordina eta melodia indartsu eta itsaskorrak uztartuz, euskaraz eta ingelesez abesten dute, errebolta, indarra eta zaurgarritasuna kanalizatuz soinu esplosibo batean. 2019ko Ordu Beltzak diskoarekin eta 2022ko Gorde Genituen Beldurrak lanarekin, SUA Euskal Herriko eta nazioarteko eszenan erreferente bihurtu da, zuzeneko bizi eta kementsuengatik Alemanian, Japonian eta Hego Korean ere entzuleak harrapatuz. Azaroan,
taldeak bere hirugarren diskoa kaleratuko du: Bide Ilunek Argitzen Zuten Dena. Lan berriak aurrekoetan baino tonu rockeroagoa dakar, eta intentsitatez beteriko abestien artean kolaborazio berezi bat ere aurkituko dugu: Cecilia Boström (The Baboon Show) ahots paregabearekin egindakoa. Disko hau ilunagoa, ausartagoa eta zintzoagoa da, SUAren ibilbideko urrats sendoena bihurtuz.

🎟 Sarrerak biografiako estekan!

11/05/2026

💥 𝗗𝗜𝗦𝗔𝗦𝗧𝗘𝗥 𝗝𝗔𝗖𝗞𝗦 💥

Bartzelonatik datorren hirukoteak punk rock melodikoa eta hardcore ukituak nahasten ditu energiaz beteriko zuzeneko batean. Abiadura, indarra eta koro oihukatuak uztartuz, agertokia sutan jarriko dute lehen akordetik azken txanparaino. Gaztetasuna, jarrera eta kaosa prest Eztandan lehertzeko!

️ Sarrerak biografiako estekan!

💥 𝗣𝗨𝗕𝗜𝗖 𝗘𝗡𝗘𝗠𝗬 💥2021ean Madrilen sortuak, P***c Enemygurera dator punk rock eta ska klasikoaren eraginez betetako proposa...
06/05/2026

💥 𝗣𝗨𝗕𝗜𝗖 𝗘𝗡𝗘𝗠𝗬 💥

2021ean Madrilen sortuak, P***c Enemygurera dator punk rock eta ska klasikoaren eraginez betetako proposamenarekin! Alexek (ahotsa eta gitarra, eskarmentu handikoa punk eszenan), Giovannak (bateria eta bigarren ahotsa), Irenek (gitarra) eta Nidiak (baxua) osatzen dute laukote indartsu hau.

Beren musikaren bidez, lekuko diren bidegabekeriak salatu eta euren pasioa partekatu nahi dute. Eztanda Jaialdian argi utziko dute punka bizirik dagoela erakusteko prest dagoen belaunaldi baten parte direla. Zuzeneko aldarrikatzaile eta indartsua Urdulizen gozatzeko!

🎟 Sarrerak biografiako estekan!

Dirección

Urdúliz

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Eztanda Jaialdia publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Compartir

Categoría