GARAROCK

GARAROCK GARAROCK, Mendaroko Garagartzako auzoan egiten den Rock Festibal bat da, Iraileko hirugarren larunba

Mendaroko Garagartza Auzoan antolatzen den Festibal bat da GARAROCK! Orain arte jo duten talde batzuek ... Vulk, Munlet, Bikustik, Nuevo Catecismo Catolico, Lobo Eléctrico, Capsula, WAS, Makala Band, Super Trouper, Los Sfinters, Nun, Biznaga, Joseba Irazoki eta Lagunak, Rubia,... aurten Irailak 24an izango da.

Barrenek aukera ematen digu aurten Gararock ez antolatzeko arrazoiak sakonago azaltzeko. Eskerrik asko Barren Aldizkaria...
25/05/2026

Barrenek aukera ematen digu aurten Gararock ez antolatzeko arrazoiak sakonago azaltzeko. Eskerrik asko Barren Aldizkaria.

Barren Aldizkaria nos da la oportunidad de explicar un poco mas en profundidad los motivos de por que este año no vayamos a organizar Gararock. Eskerrik asko Barren!

Apirilaren 24an jakinarazi zuten antolatzaileek aurten ez dela Mendaron Gararock jaialdirik izango, eta asteon, antolatzaile taldeko Ina Iriondo eta Josu Iriondorekin izan gara hizketan. Orain artekoak eman duenaz eta etorkizunerako dituzten asmoez galdetu diegu.

Gararock-eko lagunok:Zuotako gehienok jada jakingo duzuen bezala, aurtengoan irailean egin ohi izan dugun Gararock jaial...
24/04/2026

Gararock-eko lagunok:

Zuotako gehienok jada jakingo duzuen bezala, aurtengoan irailean egin ohi izan dugun Gararock jaialdia ez egitea erabaki dugu hausnarketa sakon baten ondoren.

Herriko kultura-agendan zegoen hutsunea bete nahian sortu zen jaialdi hau orain 10 urte, Rock musikari zor zitzaion lekua eman, eta, musikari nahiz herritarrei, kalitatezko programazioa eskaintzeko asmoz. Urtez urte hazten joan den jaialdia izan da geurea, mimo eta kontu handiz zaindu duguna guztion artean, eta, horrek, Gararock, Euskal Herriko musika jaialdi kuttunenen mapan jartzen lagundu du.

2026an ez egitearena ez da hartzeko erabaki erraza izan; kontua da, aurtengoan ezinezkoa izan zaigula antolaketak suposatzen duen denbora eta dedikazioa guztia beroni eskaintzea. Ez dugu esan nahi jaialdia berriro egingo ez denik.Aurtengoan, ordea, beste era bateko kontzertuak egitea pentsatu dugu, horrenbesteko antolakuntza eskatzen ez dituztenak eta, era berean, barruan dugun musika-har hori elikatzen lagunduko digutenak.
Beraz, adi egon!
Etorkizunera begira, ikusiko dugu etenaldi honetatik indarberrituta ateratzen garen, edota beste norabide bat hartzen duen jaialdiak, auskalo!

Azkenik, bidean lagun izan zaituztegun guztiei eskerrak eman nahi genizueke; hor egon baitzarete beharrezko izan den momentu oro; boluntario edota entzule bezala. Eskerrik asko guztioi, zuok gabe ez baitago jaialdirik.

Besarkada haundi bat guztiontzat. Gora GARAROCK!

***********************************************************************

Querida familia Gararock,

Os queremos transmitir la decisión que hemos tomado. En 2026 no vamos a realizar Gararock. Esta ha sido una decisión muy meditada y difícil de asumir también.
Cuando empezamos en esta aventura ahora hace 10 años prácticamente no se programaban eventos musicales en Mendaro, y existia claramente una necesidad de establecer una agenda cultural mínima.
Afortunadamente hoy en día se ha normalizado una programación, musical y también de otros eventos culturales, estable, y creemos que, por nuestra parte, ha llegado el momento de hacer un parón debido a que la organización de Gararock al nivel que queremos llegar nos supone, por un lado, una implicación muy intensa y por el otro nos implica disponer de un tiempo y de unos recursos que desgraciadamente ahora no tenemos.

Una vez mas queremos agradecer a toda la gente que desinteresadamente ha invertido su tiempo, esfuerzo e ilusión en este proyecto, así como al público que ha asistido durante estos años y nos ha ayudado a escribir en mayúsculas el nombre de Mendaro en el mapa cultural de Euskal Herria.

De momento contamos con la opción de organizar algún pequeño evento o colaborar en otros, y de cara al futuro veremos si de este parón salimos reforzados o si el festival toma otros derroteros, el tiempo dirá, en cualquier caso esperemos que este sea un punto y aparte y no un punto final, y que podamos contar con vosotros para mantener siempre nuestra cultura en un lugar importante de nuestras vidas.

Besarkada haundi bat guztiontzat. Gora GARAROCK!

Dirección

Plaza De Garagartza
Mendaro
20850

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando GARAROCK publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a GARAROCK:

Compartir

Categoría