14/05/2024
4 egun besterik ez dira gelditzen IX. GOIZUTRAIL Mendi Lasterketarako!
Lasterketari buruzko informazio guztia dossier honetan aurkituko duzue.
Gogoan izateko zenbait ohar: 📋
🔘Gehienezko korrikalari kopurua 250ekoa da. Hurbil gabiltza, beraz..mugitu!
🔘Tokia egonez gero, online izen ematea ostiralean, maiatzak 17, eguerdiko 12etan itxiko da.
🔘Bikotekako proban parte hartzeko, partaideetako batek, gutxienez, emakumezkoa izan behar du.
🔘Dortsalak larunbat goizean banatuko dira, 7:30etatik aurrera Herriko Plazan.
🔘Artikutzako eremura soilik antolakuntzak autorizatutako ibilgailuak sartu ahalko dira. Proba ikusi nahi dutenek, kotxea Arriurdinetan utzi eta oinez sartzeko aukera izanen dute.
Informazio gehiago, hemen👇🏻👇🏻