23/05/2026
Atzo hasi ziren emakumeentzako entrenamenduak, Gipuzkoa Kirolak sustatutako Emakumeok Mugimenduan programaren baitan.
Adin guztietako ehun bat emakume joan ziren lehen hitzordura, Susana Ruiz entrenatzailearen agindupean, urriaren 25eko 5K edo 15K lasterketarako prestatzeko asmoz.