30/10/2026
Gaur estreinaldia Pabellón 6en
BIZIPOZA
urriak 20-azaroak 22
BIZIPOZA antzezlana Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu du. Endredo katartiko bat da eta, komediaren bidez, familia-drama ia guztien antza duen familia-drama bati heltzen dio. Pablok uste du bizipoza falta zaiola alaba Leireri. Leireren ama Mirenek uste du bikotekide Pablo ez d**oela burutik sano. Leireren amona eta Mirenen ama Mariak, berriz, hirugarren adinarekiko errespetua falta zaiela alabari, suhiari eta bilobari. Ane psikoterapeutak uste du, eskrupulu handirik ez baitu bere metodoekin, familia horrek eman diezaiokeela hipoteka kitatzeko falta zaion dirua.
Komediaren protagonistak Olatz Ganboa, Josu Angulo Anthonisen, Ione Irazabal, Itxaso Gil eta Aiora Sedano dira. Antzeztaldeak borondate onez beteta egon arren, harreman kaltegarriak sortzen dituzten pertsonaiak antzezten ditu. Azken batean, maitasuna mikroklima toxiko batean. Ekintza hasten denean, hegazkin-istripu izugarri batean hiltzeko zorian d**o Leire. Baina ez dadila izua zabaldu, bizipoza berreskuratzeko terapia bat besterik ez da. Izan ere, Bizipozak aukera bat eskaintzen digu geure burua ispiluan islatuta ikusteko eta geure ahuleziei barre egiteko.
sarreren erreserba: https://pabellon6.org/event/bizipoza/?funciones=true&lang=eu