Ibilaldia 2026

Ibilaldia 2026 Información de contacto, mapa y direcciones, formulario de contacto, horario de apertura, servicios, puntuaciones, fotos, videos y anuncios de Ibilaldia 2026, Sala de eventos y espectáculos, Aoiz Plaza, Bilbao.

01/06/2026

ESKERRIK ASKO Bilbora, Kirikiñora eta Ibilaldira hurbildu zareten guztioi! 🫂💚🛹

Ibilaldi eguna prestatzeko komunitate oso baten elkarlana ezinbestekoa izan dugu. Denon ilusioak, konpromisoa eta ametsak, tantaz tanta, azken hilabete hauetan isuri ditugu. Pozez eta konpromisoarekin, denon artean eraiki dugu errealitatea bihurtu den euskararen plaza erraldoia.

Posible egin duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu: ikasle, irakasle, langile, familia eta gainontzeko bidelagunoi, zuek izan zarete Ikastolako bihotza eta motorra azken hilabeteotan. Zuek denok osatzen duzue ikastolaren komunitate handia, bizia eta irekia. Txurdinagako kaleetan elkartu garen jendetza Ikastolen mugimendua bizi bizirik dagoenaren erakusle izan da. Eskerrik asko denoi.

Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira, euskarak batu gaitu beste behin.

Bidaia, bidea, bihotza ikastolan. Hau da gure mantra, hau da gure leloa. HIRI KIRIBILI BIL!
🛹🦔💜

Abiatu da Ibilaldia 2026, eta Bilbok euskararen kolorez bete du eguna! 🌈Euskaltzalea, parte-hartzailea eta belaunaldi ar...
31/05/2026

Abiatu da Ibilaldia 2026, eta Bilbok euskararen kolorez bete du eguna! 🌈

Euskaltzalea, parte-hartzailea eta belaunaldi artekoa ari gara bizitzen. Hiru guneetan jarduerak, ikuskizunak, musika, topaketak eta hamaika proposamenez gozatuz. Jendetza elkartu gara euskararen aldeko jai handi honetan. Euskara bizi, gozatu eta partekatu .

Jarrai dezagun Ibilaldia 2026 elkarrekin ospatzen! 🤩

Euskara mila koloretan. Gaur, Bilbon, inoiz baino biziago.

🎶🚶‍♀️ Bihar giro aparta izango dugu Ibilaldian! 💙✨Ibilbidean zehar, Patxipanda Txistulari Taldea izango dugu gurekin, bi...
30/05/2026

🎶🚶‍♀️ Bihar giro aparta izango dugu Ibilaldian! 💙✨

Ibilbidean zehar, Patxipanda Txistulari Taldea izango dugu gurekin, bidea musikaz eta alaitasunez girotzen. 🎺🥁

Eta arratsaldean, 16:00etan, Ikastolan bertan, Getari Etxegarairen *Destiny River* ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu. 🎭🌟

Ez galdu aukera eta zatozte egun eder batez gozatzera! 💙😊

FRUIZTARIAK IBILALDIAN! ❤️‍🔥Bihar, igandea, Ikastolan izango ditugu 14:50etan erritmoa eta giroa jartzen 🥳🙌🏼🔥
30/05/2026

FRUIZTARIAK IBILALDIAN! ❤️‍🔥

Bihar, igandea, Ikastolan izango ditugu 14:50etan erritmoa eta giroa jartzen 🥳🙌🏼🔥

✨ Musikaz beteriko Ibilaldia! ✨🎶Ibilaldia ez litzateke berdina izango musikarik gabe, eta aurten Euskal Herriko txoko ez...
29/05/2026

✨ Musikaz beteriko Ibilaldia! ✨🎶

Ibilaldia ez litzateke berdina izango musikarik gabe, eta aurten Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako musikari eta talde zoragarriak izango ditugu gurekin, egun osoan zehar giroa alaitzen, dantzarazten eta festa pizten! 🥁🎺🪗

📅 Bezperako egunean
🎉 Gautegun Erromeria — 🕔 17:45ean, Ikastolan.

📅 Ibilaldia egunean
🥁 Bitxo do Samba Batukada — Ibilbidean zehar, erritmoa eta energia nonahi zabaltzen.
💃 Lehian Erromeria — 🕓 16:00etan, Europa Parkean.
🪗 Pakemba Erromeria — 🕓 16:00etan, Kiroldegian.
🎺 Samasiku Fanfarria — 🕛 12:00etan, Kiroldegian.
🎤 Hots Kolektiboa — 🕑 14:00etan, Ikastolan.
🎶 Etxebarria, aita-seme trikitilariak — Ikastola gunean eta ibilbidean zehar, festa eta euskal doinuak zabaltzen.

Musika, erromeriak, fanfarreak, batukadak eta euskal doinuak izango dira gure bidelagun egun osoan zehar. 🌿🎵 Euskal Herriko bazter ezberdinetatik etorritako artista hauek denon artean Ibilaldia festa handi bihurtuko dute!

Prest zaudete kantatzeko, dantzatzeko eta gozatzeko? 🎉💚❤️🤍

Harana Ibilaldian ✨🎶📍 Ikastolan🕑 14:00etanGure ikastolako irakaslea den Mirari izango dugu gurekin, eta badakigu musikar...
27/05/2026

Harana Ibilaldian ✨🎶

📍 Ikastolan
🕑 14:00etan

Gure ikastolako irakaslea den Mirari izango dugu gurekin, eta badakigu musikarako dohain berezia duela 🎤💛

Ibilaldia egunean bere proiektuarekin etorriko zaigu eta gurekin partekatuko du bere musika 🎶🌿

Eguna girotzeko, emozioa pizteko eta elkarrekin gozatzeko une berezia izango da ✨🔥

Ez galdu aukera hau! 🎉🎵

🎨EUSKARA MILA KOLORETAN 🌈🖍️  Ibilaldia 2026ren baitan, euskarari kolorea eta sormena emateko bi lehiaketa antolatu dira ...
27/05/2026

🎨EUSKARA MILA KOLORETAN 🌈🖍️


Ibilaldia 2026ren baitan, euskarari kolorea eta sormena emateko bi lehiaketa antolatu dira Bilbon 💙💛

🖌️ MAIATZAK 30 — Kirikiño Ikastolan
Haurren eta gazteen margo lehiaketa

🎨 MAIATZAK 31 — Txurdinagan
Aire zabaleko pintura lehiaketa

Euskarak mila kolore dituelako… erakutsi zurea! ✨
Animatu parte hartzera eta zabaldu mezua 📣

Euskara MargoLehiaketa PinturaLehiaketa

26/05/2026

ERRONKA GARBIA: HONDAKINAK SAILKATU ♻️🗑️

Gure parkea eta hiria zaintzea guztion ardura da 🌳🏙️. Hondakinak ondo sailkatu, material bakoitza bere edukiontzira bota, eta gogoratu: birziklatzea etorkizuna zaintzea da ✨♻️.

Kalean botatzen dugunak itsasora ere irits daitezke, izan ere, itsasoa Bilbon ere hasten da 🌊💙. Horregatik, gutxiago zikindu, gehiago birziklatu eta gure ingurunea zaindu 🌱😊.

Domeka honetan, zatoz Ibilaldira eta gozatu gurekin! 💚 Hondakinak sailkatuz eta ingurunea zainduz, denon artean Erronka Garbia beteko dugu 🙌♻️.

IBILALDI BEZPERAKO EGUNA! 🎉Ibilaldi eguna gero eta gertuago dago… baina gogoratu: larunbat honetan bezperako ospakizuna ...
25/05/2026

IBILALDI BEZPERAKO EGUNA! 🎉

Ibilaldi eguna gero eta gertuago dago… baina gogoratu: larunbat honetan bezperako ospakizuna izango dugu ikastolan!

🕔 17:00etan Pontx pailazoa
🎶 Ondoren, Gautegun erromeria
🏆 Euskara Mila Koloretan lehiaketaren sari banaketa
🎤 Euskara Bermoko artista gurekin
🎧 Eta eguna borobiltzeko: Gorriontxu & Laztand DJ

✨ Egun osoan zehar:
Mantangorri tailerra (BERRIAren eskutik), puzgarriak eta umeentzako tailerrak izango ditugu

👉 Animatu eta etorri larunbat honetan Kirikiño Ikastolara! 🛹🦔🌀💚

25/05/2026

🚍 Erronka Garbia: etorri garraio publikoan Ibilaldira!

Igande honetan, denon artean ingurunea zaintzeko pausua eman dezagun 💚

Bizkaibusez erraz iritsi zaitezke Ibilaldira; jaitsi Ibarsusin edo Zumalakarregi / Makua geltokietan eta listo!

♻️ Aukeratu jasangarritasuna: erabili garraio publikoa

Dirección

Aoiz Plaza
Bilbao
48015

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Ibilaldia 2026 publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Ibilaldia 2026:

Compartir