Mareak Jaialdia

Llamar Cómo llegar Contactar con la empresa

Mareak Jaialdia Mareak Jaialdiak tradizioa eta abangoardia uztartu nahi ditu poesian, musikan, ipuinetan, antzerkian, performancetan, dokumentaletan, hitzaldietan...

"Aurum nostrum non est aurum vulgui"
Mareak Jaialdiak tradizioa eta abangoardia uztartu nahi ditu poesian, musikan, ipuinetan, antzerkian, performancetan, dokumentaletan, hitzaldietan, zine forumetan...
Zergatik urrian? Udazkenak beste ziklo aldaketa bat dakarrela uste dugulako, jaialdiaren filosofiarekin bat datorren barnera biltze eta instropekzio ziklora, hain zuzen. Uda igaro da, bere jaialdi masibo/korporatiboekin, publizitate masiboarekin eta gainez egiten duten zifra ekonomikoekin. Aitzitik, Mareak Jaialdiak eguneko ekitaldi bat edo bi izango ditu, bost egunetan zehar, eta pasioa eta ardura jarriko ditugu publikoak zerbait eder eta bereziaz goza dezan, une paregabe eta magikoez goza dezan. Bestalde, gure ustez, proiektuaren garapenean inspirazio iturri izan genituen ezaugarriak biltzen ditu Bermeok urteko garai honetan, itsas ingurunean hasi (itsasoa, euria, udazkeneko egun eguzkitsuak...), herriak dituen espazio ezberdinetara heldu arte (Baleontzia, Ertzilla dorrea, Ormaza moduko beste garaiko industria eraikinak, Nestor Basterretxea aretoa, Frantziskotarren Klaustroa, Kafe Antzokia, Beleza Malandra Ateneo Kulturala...). Honek guztiak, lanarekin eta ilusioarekin batera, Bermeo/Mareak Jaialdia hitzordu nabarmen bihur dezake kultur aisialdiaren esparruan, behintzat Euskadi mailan. Jarraipena izango duen ala ez? Jaialdia proiektu berri baten ilusioarekin jaio da, gero eta kalitate gehiagorekin eta modu oparoagoan jarraitzeko asmoz. Horretarako, uste dugu lantalde txiki bat eratu beharko litzatekela udalaren eta sustatzaileen artean. Bukatzeko, hoberena opa diogu lehen edizioari, xumea izan arren, batere gaizki ez dagoela uste dugulako, eta espero dugu gero eta hobeak izango diren beste batzuk izatea.

Eskerrik asko, Jorge Luís Marzo 'Tristes Pupilas' liburu aurkezpena eta Harria Taldeari. Hurbildu zareten guztioi!!!
23/10/2026

Eskerrik asko, Jorge Luís Marzo 'Tristes Pupilas' liburu aurkezpena eta Harria Taldeari. Hurbildu zareten guztioi!!!

Eskerrik asko Yohann Villanua eta Christophe Barennesi gaurko 'Oda Maritima' gatik eta etorri zareten guztiei!!!
22/10/2026

Eskerrik asko Yohann Villanua eta Christophe Barennesi gaurko 'Oda Maritima' gatik eta etorri zareten guztiei!!!

Eskerrik asko!!! Ameli Ipuin Kontalaria eta hurbildu zareten guztioi!!! 🌊⚓🩵
21/10/2026

Eskerrik asko!!! Ameli Ipuin Kontalaria eta hurbildu zareten guztioi!!!
🌊⚓🩵

Sophia Djebel RoseIraun: Amaia Elizaran + NeonymusBermeoko Kafe Antzokia, 21:30
18/10/2026

Sophia Djebel Rose
Iraun: Amaia Elizaran + Neonymus
Bermeoko Kafe Antzokia, 21:30

Zalantza Baten Itzala, Urriak 24, Irakaskintza kaleko plazan, 19:00
18/10/2026

Zalantza Baten Itzala, Urriak 24, Irakaskintza kaleko plazan, 19:00

16/10/2026
Folk-Rock kontzertuaBermeoko Kafe Antzokia 20:30
16/10/2026

Folk-Rock kontzertua
Bermeoko Kafe Antzokia 20:30

'Tristes pupilas' Jorge Luís Marzo historialariaren liburu aurkezpena eta solasaldia, Urriak 23, Arrantzaleen Museoa 18:...
16/10/2026

'Tristes pupilas' Jorge Luís Marzo historialariaren liburu aurkezpena eta solasaldia, Urriak 23, Arrantzaleen Museoa 18:30.
Animatu eta etorri
🌊⚓🩵

Oda Maritima, Zine-kontzertua Nestor Basterretxea Aretoan, urriaren 22an, 19:00etan. Mundu ozeaniko zorragarri batera bi...
16/10/2026

Oda Maritima, Zine-kontzertua Nestor Basterretxea Aretoan, urriaren 22an, 19:00etan.
Mundu ozeaniko zorragarri batera bidaiatzeko.
🌊⚓🩵

Ameli Kontalaria, aho narrazio musikatua helduentzat, 16 urtetik gorakoentzat, Amaia Elizagoien eta Itziar Olagueren esk...
14/10/2026

Ameli Kontalaria, aho narrazio musikatua helduentzat, 16 urtetik gorakoentzat, Amaia Elizagoien eta Itziar Olagueren eskutik.
Animatu Eta etorri!!!
🩵⚓🌊

Dirección

Bermeo
48370

Teléfono

+34699262253

Página web

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Mareak Jaialdia publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Contactar Con La Empresa

Enviar un mensaje a Mareak Jaialdia:

Atajos

Compartir

Categoría

Eventos/locales cercanos