23/05/2026
🏆Asier Iragorri Basauriko alkateak eta Jon Zugazagoitia Kirol zinegotziak harrera egin diete gaur taldeko jokalariei eta talde teknikoari Udaletxean, basauriar taldea Hirugarren Federaziora igo dela eta.
Udal arduradunek zorionak eman dizkiote kirol lorpen horrengatik eta erronka berri honen aurrean animatu egin dituzte, Hirugarren Federazioan lehen mailako kluben filialen aurka lehiatuko baitira, Athletic C, Real Sociedad C edo Deportivo Alaves B, besteak beste.
Asier Iragorri Jon Zugazagoitia Sagarduy Basauriko Kimuak F. K.