05/08/2024
4 etapa LEKUnBERRI eta laburpena
Larraungo herriak besarkatu, gure lurraldeko BTTa disfrutatu. Lekunberri zenbat baserri. Neophron percnopterus-a edo Sai Zuria, non dauka jarrita begia? Plazaolatik barrena bukatu da aurtengo azkena.
Txirrindulari txanoa buruan eta lagunekin pedalei eragin munduan.
Ohitura jarraituz azkenengoan taldea deskribatuz.
1-Pirata presidentea, gustoko bide teknikoak jeistea, ez daitela eten katea, itxoiten gagoz!proposatu hurrengo urterako norabidea, baina badakizu ez? Gustatzen zaigu diktadore deitu ta diskutitzea.
2-Traktorea, sufritzeko gaitasun dotorea, ez duzu izan prestatzeko denbora luzea, meritoa da zurea, lortu duzu jeitsiera teknika elegantea.
3-Gaztea, indarrez betea, btt.az gain gustoko ere errepidea, ezaugarrien artean zaila bat goraipatzea, zure alboan erreza beti ibilbidea.
4-Aurtengo fitxajea, kristona izan da zuk inguruak ezagutzea eta zurekin pedalkadak konpartitzea. Ez d**o zertan baina, badazpada, hemendik luzatzen zaizu hurrengorako gonbitea.
5-Ez zaio inporta pistones deitzea, gustoko sasi poesia egitea, bizitakoa laburtzea eta Rafael de la Getoz gogoratzea, kristona izan da aurten pelotoira bueltatzea.
Azken urteetan kronikak horrela beti bukatu with good friends you never bike alone, baina aurten apur bat egingo dut aldatu
with good friends you never bike and eat alone